Gizartea -

Arauak urratzeagatik

Nafarroako AHTaren aurkako salaketa Europako Batzordera eraman dute

Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzan, Bruselan, aurkeztu dute salaketa. Sustrai Erakuntza Fundazioak landutako 160 orriko dokumentua da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Sebastia eurodiputatuak (Berdeak/Europako Aliantza Librea taldea) Espainia eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa jarri du, Nafarroako AHTaren kasuan Europako hainbat arau urratu dituztelakoan.

Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzan, Bruselan, aurkeztu dute salaketa. Sustrai Erakuntza Fundazioak landutako 160 orriko dokumentua da.

Europako eta nazioarteko zenbait arau urratu izana leporatu die elkarte horrek Nafarroako eta Espainiako gobernuei. 2011tik, lanak hasi zituztenetik, atzeman dituzte irregulartasun gehienak.

Lehenengo eta behin, herritarrei egitasmoaren inguruko informazioa kontsultatzeko "betoa jarri" izana egotzi dio Nafarroako Gobernuari. Horrek Aarhus Hitzarmena eta Europako araudia urratu egiten dituela gaineratu du Sustrai Erakuntza Fundazioak.

Horrez gain, obrak hasi zituztenean, 2011n, Nafarroako Gobernuak landutako Ingurumen-inpaktuaren adierazpen guztiak 2009tik “iraungita” zeudela salatu dute.

Azkenik, egitasmoaren bide-trazadurak leku babestu ugariri zuzenean eragingo diela azpimarratu dute Bruselan salatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea