Gizartea -

Espainiako datuak

Indarkeria matxistagatik 30.293 salaketa zenbatu dituzte martxoa arte

2014ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, % 3,6ko jaitsiera izan da. Bestalde, salaketa jarri duten emakumeen % 12,19k  prozesuarekin aurrera jarraitzeari uko egin diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistari lotutako 30.293 salaketa zenbatu dituzte Espainian urteko lehen hiruhilekoan, 2014ko azken hiruhilekoan baino % 3,6 gutxiago. Aurreko urteko lehen hiruhileko datuekin alderatuz gero, berriz, jaitsiera % 0,38koa da (30.411 salaketa).

Hala dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari atxikita dagoen Genero Indarkeriaren Behatokiak ostiral honetan zabaldutako txostenak. Horren arabera, salaketa jarri duten emakumeen % 12,19k prozesua bertan behera uztea erabaki dute.

Aurten, berritasun gisara, salaketa jarri duten biktimen kopurua zenbatu dute, kontuan izanda pertsona batek salaketa bat baino gehiago jar ditzakeela. Guztira 29.153 emakumek jarri zuten salaketa eta horietatik % 12,2k (3.552 emakume) haren erasotzailearen kontra deklaratzeari uko egin zioten.

Auzitegi espezializatuak, probintzia auzitegiak eta zigor auzitegiak kontuan hartuta, 11.758 epai eman zituzten iaz eta horietatik hamarretik seietan erasotzailea zigortu zuten.

Aipaturiko auzitegi horiek 8.408 babes eskari jaso zituzten eta horietatik % 38 baztertuak izan ziren. Bestalde, babes eskaria kasuen hamarretik zazpitan erasotzailea espainiarra zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian