Gizartea -

Katalunia

Pertsona heldu bat, difteriaren bederatzigarren eramailea

Zortzi umeak bezalaxe antibiotikoen tratamendua jasotzen ari da, eta erantzun ona eman du helduak. Ez du gaixotasuna garatu, txertoa jarri ziotelako.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Difteria bakterioaren bederatzigarren eramailea pertsona heldu bat da. Nagusiak ez du sintomarik eta positibo eman zuten zortzi umeekin harremana izan zuten 30 pertsonen artean dago. Guztiek ez dute eritasuna garatu, bere garaian txertoa jarri zietelako.

Zortzi umeak bezalaxe antibiotikoen tratamendua jasotzen ari da, eta erantzun ona izan du helduak, Boi Ruiz Kataluniako Osasun kontseilariak gaur prentsaurrekoan azaldu duenez. Garrotxa Ospitalea bisitatu du kontseilariak Oloten (Girona), eta baita herriko lehen arretako erietxea ere.

Haurrek eta helduak tratamendua amaitzen dutenean difteria agerraldia bukatutzat emango dutela adierazi du Ruizek. Bien bitartean, txertoa jaso ez zuen umeak larri jarraitzen du Bartzelonako Vall d'Hebron Ospitalean.

Gainerako zortzi haurrek euren etxeetan jarraitzen dute, pertsona gehiago ez kutsatzeko. Igandean aurreneko kontrola egingo diete, eta datorren asteartean bigarrena. Emaitzak ostegunean jakitera emango dituzte eta negatiboak baldin badira haurrak euren ohiko zereginetara itzuliko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak