Gizartea -

Kode Penalaren moldaketa

Suizidio lagundua eta eutanasia ez zigortzeko eskatu du Legebiltzarrak

Sozialistek EAJrekin eta EH Bildurekin adostu dute testua, eta talde guztiek babestu dute, PPk salbu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko talde guztiek, PPk salbu, Kode Penaleko 143. artikulua moldatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari, suizidio lagundua eta eutanasia “ez zigortzeko”. Horrez gainera, eskaera horrekin bat datozen gainerako autonomia erkidegoetako parlamentuekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu du Legebiltzarrak.

Eztabaida PSE-EEk eraman du Ganberara. Sozialisten aburuz, “Ganberak heriotza duin baten alde egin, eta bizitzaren amaiera minik gabe eta norberaren borondatea errespetatuz izatea bermatu behar du”.

Legebiltzarra, EH Bilduk bultzatuta, heriotza duina bermatzeko lege bat tramitatzen ari dela gogoratu du PSE-EEk. “Kode Penala da eskubide hori tokiko legeek babesteko mugak ezartzen dituena”, zehaztu dute.

Sozialistek EAJrekin eta EH Bildurekin adostu dute testua, eta PPk ez beste talde guztiek babestu dute. Horrela, Kode Penaleko artikulu hori moldatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra argazkiak Eutanasia albisteak