Gizartea -

Durango-Elorrio

Telefonicak dio eraso batek zerbitzu gabe utzi duela Bizkaia zati bat

Greban dauden azpikontratatutako teknikariek egindako sabotajea dela uste du enpresa multinazionalak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telefonicak salatu du zuntz optikoaren sareko kableak moztu dituztela eta horrek zerbitzurik gabe utzi dituela Durango eta Elorrio inguruko 7.000 erabiltzaile, eta Vodafone eta Orangeren erabiltzaile batzuei ere eragiten diela.

Telefonicako iturriek jakitera eman dutenez, antzeko sabotajeak egin dituzte Mungia-Bermeo eta Lezama-Zamudio lineatan.

Multinazionalak greban dauden azpikontratatutako teknikariei egotzi die ustezko erasoa; izan ere, UGTk eta CCOOk Estatu mailan greba bertan behera utzi badute ere, aurreko asteazkenean ere sabotajeak izan omen ziren Boroan (Amorebieta-Etxano) eta Zierbenan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Durango argazkiak