Gizartea -
Otxarkoaga auzoan, Bilbon
Zortzi lagun, umetxo bat barne, kutsatu dira sute batean kea arnastuta
Etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik artatu behar izan dituzte zaurituak. Halaber, sutearen ondorioz, eraikinaren hainbat auzokide hustu behar izan dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zortzi lagun, tartean haurtxo bat, kutsatu dira Otxarkoaga auzoko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastuta, Bilbon, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Arrazoi ezezagunengatik piztu da sutea, Langaren kaleko bigarren solairuko eraikin batean. Sutearen ondorioz, eraikinaren hainbat auzokide hustu behar izan dituzte.
Zortzi lagun, gehienak adingabeak eta tartean haurtxo bat, artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
11:00etarako suhiltzaileek kontrolpean zuten sutea, baina lanean egon dira zonaldea aireztatzeko. Bestalde, eguerdi aldera, hustutako auzokideak etxera itzuli dira, sutea piztu zen etxekoak eta goiko solairukoak salbu.
Suhiltzaileen arabera, sutea etxeko logela batean piztu da, baina oraindik ikertzen dabiltzate sutearen jatorria ezagutzeko.