Gizartea -
Kaltetuen kritiken aurrean
Osakidetzak C hepatitisdun gaixo guztiak artatuko ditu, mailaka
Kaltetutakoen euskal plataformek adierazi dutenez, gaixotasunari aurre egiteko tratamendu berriak zabaltzen "azkena" izango da EAEko osasun publikoa.
Agentziak | Erredakzioa
Osakidetzak azken belaunaldiko tratamenduekin artatuko ditu C hepatitisak kaltetutako gaixo guztiak, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ostegun honetan adierazi duenez. Arreta hori mailakakoa izango da, larrien dauden gaixoei (F4) lehentasuna emanda.
Bertan C hepatitisak kaltetutakoen euskal plataformek egindako adierazpenei erantzun die horrela sailburuak. Izan ere, plataformak kritikatu duenez, gaixotasunari aurre egiteko tratamendu berriak zabaltzen "azkena" izango da EAEko osasun publikoa. Datozen hilabeteotan larrien dauden gaixoak "bakarrik" artatuko ditu Osakidetzak, eta gainerakoek 2016ra itxaron beharko dute, plataforma horren arabera. Kaltetuek esan dutenez, beste erkidegoetan jada botika berriak ematen ari dira hain larri ez dauden gaixoei ere. Eusko Legebiltzarrean egon dira C hepatitisak kaltetutako plataformak, eta EH Bildu, PSE-EE, PP y UPyD taldeetako ordezkariekin batu dira, euren egoera azaltzeko.
Darponen hitzetan, C hepatitisa ''ez da arazo politikoa'' Euskadin, ''nahiz eta batzuek horren erabilpen interesatua egiteko tentazioa izan''. Halaber, azpimarratu du euskal osasun sistema publikoarentzat ''lehentasunezko arazo bat'' dela. ''Osakidetzak gaixo guztiak artatzen ditu, ordenan'', nabarmendu du. Horrekin batera, ziurtatu egin du gaixo guztiei emango zaiela tratamendua (F2, F3 eta F4 graduetakoak); eta argitu du F0 y F1 graduetako gaixoek ere izango dutela tratamendua, baina ''ez denak aldi beran ezta lehenengo egunetik ere'', azken hori ''ezinezkoa baita''.
Joan den urteko apiriletik 757 gaixo artatu dituzte, eta horren kostua 20 milioi eurokoa izan da, Darponek emandako datuen arabera. Ildo horretan, ''irizpide ekonomikoak'' erabiltzen dituztenak ''zatiketa egitera'' deitu ditu. Terapia berrekin 612 gaixo artatu dituzte urtarriletik maiatzaren 12ra bitartean.
''Genozidioaz hitz egiten dutenek ez dute historia ezagutzen eta genozidioetako benetako biktimak iraintzen ari dira'', gaineratu du sailburuak. ''Ez Osakidetzan ezta beste inon ere '' ezin dira artatu 2.500 gaixo ''egun bakar batean'', adierazi du Darponek. Horri lotuta, sailburuak esan du ez dela baliabide ekonomikoekin lotutako arazoa, baizik eta ''profesionalen eta diagnostikorako frogen eskuragarritasun arazoa''.