Gizartea -
Nafarroa
Sei atxilotu Mendabian, pertsonen salerosketa leporatuta
Lau gizonezko eta bi emakume dira atxilotuak. Operazioaren baitan hiru etxebizitza miatu dituzte.
agentziak | erredakzioa
Sei lagun atxilotu dituzte Mendabian (Nafarroa) pertsonen salerosketa leporatuta, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Pertsona horiek lanean esplotatzeko erabiltzen omen zituzten.
Polizia operazioa arratsaldean hasi da, eta irekita jarraitzen du, Foruzaingoaren gidaritzapean.
Lau gizonezko eta bi emakume dira atxilotuak. Operazioaren baitan hiru etxebizitza miatu dituzte.
Ikerketa duela hilabete batzuk hasi zen, eta Lizarrako Auzitegiak koordinatzen du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea