Gizartea -
Indarkeria matxista Ourensen
Emaztea hil du ospitalean, aurreko eraso batetik artatzen ari zirenean
Polizia iturrien arabera, emakumea apirilean jaso zuen eraso batengatik zegoen erietxean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizonezko batek emaztea hil du labankadaz gaur goizean Ourenseko erietxe batean. Polizia iturrien arabera, emakumea aurrez jasandako eraso batengatik zegoen erietxean.
Goizeko lehen orduan gertatu da, Ourenseko ospitale-gunean. Bertako iturrien arabera, emakumea apirilean jasandako eraso batengatik zegoen erietxean, senarrak egin omen zizkion zauriak sendatzen.
Apirilaren 3an emakumea erietxera eraman zuten. Eraso gogor bat jasan zuen Pazos-Verinen, bizi zen udalerrian, eta buruko lesio larria zuen. Erietxean zegoen oraindik osatzen.
Ustezko erasotzaileak orduan azaldu zuenez, norbait etxean sartu zen eta emakumea zauritu zuen.
Diruduienez, gizona gelan sartu da, eta labankada bat eman dio emakumeari. Ondoren, bere burua zauritu du. Ebakuntza egin behar izan diote, eta larri dago.