Gizartea -
LH-ko 3. mailako azterketa
'Polemika artifiziala' sortu dela adierazi du Uriartek
Sailak Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan maiatzean egin nahi duen “azterketa diagnostikoa errebalida ez” dela ziurtatu du Hezkuntza sailburuak.
Agentziak | Erredakzioa
Sailak Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan, maiatzean, egingo dituen ?azterketa diagnostikoaren? aurrean izan diren erreakzioek ?polemika artifiziala? sortu dutela adierazi du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; izan ere, azterketa ?ez da errebalida bat?. Gainera, azterketa diagnostikoak euskal hezkuntza sistemari ?mesede? egin nahi diola eta ?hobetu? nahi duela ziurtatu du sailburuak.
Maiatzeko azterketetan seme-alabei parte hartzen ez uzteko eskatu die Ehige euskal eskola publikoko gurasoen elkarteen konfederazioak familiei, ?Lomceren aplikazio argi bat delako?.
Gai honekin ?polemika artifizial pixka bat? sortu dutela ziurtatu du Uriartek Onda Vasca irratian. ?Proba pilotu bat, azterketa diagnostiko bat? egiten ari direla azpimarratu du sailburuak.
Jaurlaritzaren ?burugogorkeria? kritikatu du EH Bilduk
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren ?burugogorkeria penagarria? salatu du EH Bilduk; izan ere, Lomce ?itsumustuan? betetzen ari da. Gasteizko Exekutiboak Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan azterketa egin beharrik ez duela azaldu du koalizio abertzaleak, ?derrigorrezkoa ez delako?.
Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideak Uriarteri erantzun dio agiri batean. Eusko Jaurlaritzak Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroari ?obeditzea? nahiago du, Arrondok kritikatu duenez. ?Planto egiteari? uko egin izana gaitzetsi du EH Bilduko legebiltzarkideak.