Gizartea -

Osasuna

C hepatitisaren aurkako tratamenduak bermatu ditu Osakidetzak

Bestalde, gaixo talde bat Txagorritxuko ospitalearen hallean sartu da ostiral honetan itxialdia egiteko borondatearekin. Ospitaleko arduradunekin hitz egin eta gero, ospitaletik atera dira.

C hepatitisaren gaixo talde baten protesta Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB
C hepatitisaren gaixo talde baten protesta Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB
C hepatitisaren gaixo talde baten protesta Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Arraiza Osakidetzaren Asistentzia Sanitarioko zuzendariak eta Daniel Zulaika C hepatitisaren estrategiako koordinatzaileak ziurtatu dutenez, Osakidetzak “C hepatitisa duten pertsona guztien tratamendurik egokiena bermatu du beti, irizpide medikoak eta zuzentasuna oinarri hartuta”.

Osakidetzako arduradunek prentsaurrekoa eman dute Donostian. Lehenago, 17:30 aldera gaixo talde bat Txagorritxuko ospitalearen hallean (Gasteiz) sartu da itxialdia egiteko borondatearekin, C hepatitisaren kontrako botika berriak ematea eskatzeko. Ospitaleko arduradunekin hitz egin eta gero, ospitaletik atera dira.

Agerraldian Arraizak eta Zulaikak azaldu dutenez, C hepatitisaren euskal estrategia aurrera eramateko agindua sinatu zuen Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak otsailaren 23an, Estatuko adituen Batzordeak ezarritako irizpideak jarraituz. Rodes irakasleak Batzodea zuzentzen du eta Zulaika doktoreak ere parte hartzen du bertan.

565 pertsona

Arraiza eta Zulaika doktoreek arratsaldean azaldu dutenez, 2015ean 565 pertsona botika berriekin tratamendua jasotzen ari dira dagoeneko. Datozen hiru urteetan fibrosi mailaren arabera (F2, F3 eta F4) 2.379 pertsona tratatu beharko ditu Osakidetzak Euskadin.

Zentzu horretan, Osakidetzaren konpromisoa “irmoa eta argia” dela azpimarratu dute. Irizpide klinikoen eta Osasun Ministerioa onartzen ari den sendagai berrien arabera, pertsona guztiak tratamendua jasotzen ari direla goraipatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Gaixotasunak bideoak Osasunari buruzko albisteak Sendagaiak