Gizartea -

Memoria historikoa

Fusilatutako pertsonen gorpuzkiak aurkitu dituzte Ezkaban

Lanen hasiera “zirraragarria” izan dela eta “asko espero” zutela adierazi du Raul Maiza Berriozargo alkateordeak. Agintariarekin batera bertako bizilagun ugari tokira hurbildu dira.

Gerra Zibileko hobi komun bat aurkitu dute Ezkaba mendian (Nafarroa)

00:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antza denez, Ezkabako ihesaldian fusilatutako pertsonen lau arrasto topatu dituzte gaur hobi batean. Arratsaldeko lehen orduan bi gorpu bakarrik aurkitu dituzte.

Bosgarren pertsonaren gorpuzkiak ere bilatzen ari dira, baina dirudienez, aparte dagoen hobi batean aurkitzen dira eta oraindik ez dute topatu, Raul Maiza Berriozargo alkateordeak azaldu duenez. Hala ere, lanek arratsaldean eta ostiral honetan jarraituko dutela aurreratu du Maizak.

Bilaketa lanak Udalak onartu zituen eta ondoren Nafarroako Gobernuaren baimena jaso zuten. Ia 9.000 bizilaguneko herrian prospekzioak egiten ari dira. Ahozko informazioaren arabera, bost pertsona ehortzi zituzten 1938 maiatzaren 22tik 24ra bitartean.

Lanen hasiera ?zirraragarria? izan dela eta ?asko espero? zutela adierazi du Maizak. Xabi Lasa alkatea ez dago herrian eta alkateordea lanen tokira hurbildu da beste herritar ugarirekin batera. Arrastoak bertan zirela ?betidanik? jakin izan dute bizilagun batzuek.

Ur Bideko Hobia

Lurperatze horiek Ur Bideko Hobian kokaturik egongo lirateke Esparteta inguruan, herri-lurretan. Lekua herritik gertu dago eta ?oso erraza da? bertara sartzea, Maizak erantsi duenez.

Udalen arabera, zonaldean ez dago Nafarroako arkeologia inbentarioak katalogaturiko elementurik.

Prospekzioak egin eta gero, zonaldean zundaketa mekanikoak eta indusketa arkeologiko bat egingo dituzte gorpuak edo gorpuzkiak lurpetik ateratzeko.

Lanak Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetza teknikoarekin egiten ari dira. Lourdes Herasti eta Jimi Jimenez lanak zuzentzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan