Gizartea -

Sexu erasoak

Lau erasorengatik epaituko dute Ciudad Linealeko ustezko pederasta

Leporatzen dizkieten delitu guztiengatik (sexu erasoa, legez kanpo atxikitzea eta lesioak) 90 urtera arteko kartzela-zigorra jaso dezake.

Ustezko pederasta komisaldegian sartzen. Argazkia: Efe
Ustezko pederasta komisaldegian sartzen.
Ustezko pederasta komisaldegian sartzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Javier Perez Perez epaileak Antonio Ortiz Ciudad Linealeko ustezko pederastaren auzia daramanak, lau adingaberi ustez egindako sexu erasorengatik epaituko du ustezko pederasta, beste hiru kasugatik epaitzeko nahikoa zantzu ez daudelako, eta behin behineko espetxealdian jarraitzeko erabakia berretsi du.

Gaur kaleratutako prozedura autoan, epaileak 120.000 euroko bermea eskatu dio auzipetuari, eta ondasunak enbargatuko dizkiola ohartarazi dio, aipatu dirutza ordaintzen ez badu.

Lau adingaberen kontrako sexu erasoez gain, epaileak legez kanpo atxikitzea eta hiru adingaberi egindako lesioak leporatzen dizkio; izan ere, hiru haur larri zauritu zituen.

Leporatzen dizkion delitu guztiengatik (sexu erasoa, legez kanpo atxikitzea eta lesioak) 90 urtera arteko kartzela-zigorra jaso dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur