Gizartea -
Nijar udalerrian
Helikoptero hondatu bat agertu da Almerian, tripulaziorik gabe
Nijarreko alkatearen arabera, ez dirudi bertan istripua izan duenik, ez baitago horren zantzurik. "Badirudi lur hartu duela", gaineratu du alkateak.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak ikerketa abiarazi du Fernan Perez herrian (Nijar, Almeria) larunbat goizean agertutako helikopteroak eragin dituen zalantzak argitzeko, ez baitago istripua izan duela pentsatzeko zantzurik.
Antonio Jesus Rodriguez Nijarreko alkateak Europa Press albiste agentziari azaldu dionez, Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da, helikopteroa zelai batean agertu delako, egun batetik bestera, tripulazioarik gabe. Gainera, alkatearen arabera, ez dirudi istripua izan duenik, ez baitago horren zantzurik ez markarik. "Badirudi lur hartu duela", esan du.
Guardia Zibiletik baieztatu dute Fernan Perezen gertatutakoa ikertzen ari direla eta badirudiela ez duela istripua izan.