Gizartea -

Aste Santuko oporrak

Irteera operazioa: zer ordutan ez da komeni autoa hartzea?

Hauek dira oporren hasiera autoan harrapatuta ez emateko saihestu behar dituzun orduak eta lekuak.

Aurten, iaz baino 15.000 ibilgailu espero dira EAEko eta Nafarroako errepideetan. EiTB
Aurten, iaz baino 15.000 ibilgailu espero dira EAEko eta Nafarroako errepideetan. EiTB
Aurten, iaz baino 15.000 ibilgailu espero dira EAEko eta Nafarroako errepideetan. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldean, 15:00etan, hasi da Aste Santuko irteera operazio berezia Hego Euskal Herrian. Aurten iaz baino 15.000 ibilgailu gehiago espero dira EAEko eta Nafarroako errepideetan, eta Ertzaintzak eta Foruzaingoak plan bereziak prestatu dituzte.

Itzulera operazioa astelehenean izango da, eta eguerdia arte iraungo du.

Guztira, 200 ertzain eta 280 foruzain arduratuko dira segurtasunaz egun hauetan.

Jarraian, zirkulazio itogune handienak zeintzuk izango diren eta zer ordutan eratuko diren bildu dizkizuegu:

- Araba: Armiñon parean, AP-1 autobideak eta A-1 errepideak bat egiten duten tokian, gaur arratsalde osoan eta bihar goizean, 08:00etatik 14:30era.

- Bizkaia: A-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, gaur 15:00etatik 21:00etara eta bihar 09:00etatik 14:00etara.

- Gipuzkoa: Biriatuko ordainlekuan, bihar goiz osoan, hainbat pertsona Hossegorrerako bidean izango baitira. Ostiralean eta larunbatean ere espero dira ibilgailu ugari, baina ez bihar beste.

Autoa hartu aurreko aholkuak

Errepidera atera aurretik, 011 telefono zenbakira deitzea aholkatu dute Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik, zirkulazioaren egoera ezagutzeko. Erakunde horrek Twitterren eta bere webgunean ere emango du unean uneko informazioa.

Beste gomendio batzuk: egiaztatu ibilgailuaren egoera, eta ez kontsumitu alkoholdun edaririk ezta koipedun elikagairik. Eta, inportanteena agian, lasai hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroako albisteak EAE Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen