Gizartea -

Egitasmoa

AHTaren Bordele-Hendaia zatia ez egokitzat jo du txosten ofizial batek

Akitaniako prefetak eskatuta, Bordele eta Akize (ondoren Hendaiara arte iritsiko litzatekeena) eta Bordele eta Tudela arteko zatiak aztertu ditu batzorde batek.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bordeleko hiria Akizerekin eta Tudelarekin lotuko lituzkeen Abiadura Handiko Trena ez du egokitzat jo egitasmoa aztertu duen batzorde ofizialak, gaur Gara eta Berria egunkariek argitaratu dutenez.

Akitaniako prefetak eskatuta, Bordele eta Akize (ondoren Hendaiara arte iritsiko litzatekeena) eta Bordele eta Tudela arteko zatiak aztertu ditu aipatu batzordeak. Horren iritziz, egitasmoak ingurumenari kaltea egingo lioke eta, hortaz, proiektua “ez egokitzat”  jo du.

Inkesta Publikoaren Batzordearen iritzia ez da loteslea.

Abiadura Handiko Trenaren ezaugarri positiboak ere nabarmentzen ditu txosten horrek. Guztira 360 kilometroko tartea litzateke, eta, txostenaren arabera, bidaien denbora murriztu egingo luke AHTk. Ekonomian ere eragin zuzena izango luke, eta enplegua sortzeko ere balioko luke, dokumentuaren egileen iritziz.

Aitzitik, txostenak dio ingurumenean eragin handia izango lukeela Abiadura Handiko Trenak, eta lurralde-orekan ere eragingo lukeela, metropolien mesedetan eta herrien eta landa-eremuaren kaltetan.

Txostenak gaineratzen du Abiadura Handiko Trenaren balizko alternatibak ez direla behar bezala aztertu, eta, beraz badela, aukera bat gaur egun dauden trenbideak hobetzea bide berririk egin gabe.

Inkesta Publikoaren Batzordeak erakundeen esku utzi du jada txostena azter dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hendaia bideoak