Gizartea -

Loiuko aireportutik

Bilbo-Londres hegaldi bi eskainiko ditu egunero British Airwaysek

Hamar urte eta gero, Loiura itzuliko da Erresuma Batuko hegazkin-konpainia hori. Zerbitzua udan bakarrik izango da indarrean.

Londres eta Bilbo lotzeko bi hegaldi egunero eskainiko ditu Britishek. Argazkia: EFE
Londres eta Bilbo lotzeko bi hegaldi egunero eskainiko ditu Britishek. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britania Handiko British Airways hegazkin-konpainiak egunero bi hegaldi eskainiko ditu gaurtik aurrera Bilbo eta Londreseko Heathrow aireportua lotzeko. Printzipioz, udan bakarrik izango da indarrean zerbitzu hau.

Hamar urte eta gero, Loiura itzuli da British Airways konpainia, eta berria oso ondo hartu dute Loiuko aireportuko kudeatzaileek.

Gaurtik hasita, datozen hilabeteetan eta udako kanpaina bukatu bitartean, egunero bi hegaldi eskainiko dituzte, Loiutik Heathroweko aireportura: lehena, 13:50ean; bigarrena, berriz, 20:50ean. Londres-Bilbo hegaldien ordutegiak, ordea, hauek izango dira: lehena, 09:20ean, eta bigarrena, 15:05ean.

British Airwaysen etorrerak Bilbora aldaketa batzuk eragingo ditu. Izan ere, Vueling 'low cost' hegazkin-konpainiak Bilbo-Londres hegaldi gutxiago eskainiko ditu hemendik aurrera (Britishen filial baita).

Britishez gain, beste bi hegazkin konpainia handik operatuko dute Bilbon: Air France eta Lufthansa, hain zuzen ere. Horri esker, Londres, Frankfurt eta Paris bidez Amerikarako eta Asiarako lotura  hobeak  eskainiko dira, eta hori oso positibotzat jo dute Loiuko aireportuko agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Londres albisteak gaur Ingalaterra albisteak