Gizartea -

Donostialdeko Metroa

Jaurlaritzak dio 2016an martxan egongo dela Altzako tren geltokia

Donostiako erdigunetik lur-azpian joango den zatiari dagokionez, Oregi sailburuak esan du Jaurlaritzak 2020. urtea duela buruan.

Ana Oregi Ingurugiro eta Lurralde Politikako sailburua. Argazkia: Efe
Ana Oregi Ingurugiro eta Lurralde Politikako sailburua.
Altzak geltoki berria izango du 2016aren amaieran

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko Metroaren Altzako geltokiaren lanak "oso martxa onean" omen doaz, eta 2016ko bigarren seihilekotik aurrera zerbitzua emango die Donostiako auzo horretako 15.000 herritarri, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Horixe adierazi du behintzat Ana Oregi Ingurugiro eta Lurralde Politikako sailburuak, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera geltoki berrira egindako bisitan. Herrera eta Altza lotzen dituen tarteko lanei dagokien zatia egiteko 35 milioi euroko inbertsioa egin dute. Nora Galparsoro Donostiako Udaleko Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotziak eta udal taldeko beste kide batzuk ere izan dira bisitan, Eusko Treneko eta Eusko Trenbide Sareko zuzendariekin.

Geltoki berria hartuko duen zulora iristeko 600 metroko tunela igaro behar izan dute. Guztia hormigoiarekin indartua dago, eta nasak eta gela teknikoak egiteke daude.

Oregik esan du egungo martxarekin jarraituz gero, lanak datorren urteko erdialdetik aurrera amaituko direla. Bestalde, Loiola-Herrera, Fanderia-Oiartzun eta Lasarte Oria-Añorga-Errekalde zatiak hobetzeko lanak ere egin dituztela gogorarazi du.

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, "Galtzabordarako loturan ere lan egiten ari gara", Pasai Antxotik pasatuta, eta bi geltoki aurreikusten dituzte bertan, baina Oregik ezin ditu epeak "aurreratu" nahi izan.

Hiriguneko lur-azpitik igaroko den zatiari dagokionez, unibertsitate inguruari eta Benta Berriri emango lioke zerbitzua, eta Jaurlaritza lanak "aztertzen eta baimenak eskuratzen" ari omen da.

Era berean, EAEko gobernua "erakundeen arteko hitzarmenak" lortzen saiatzen ari omen da, eta "Udalak eta Aldundiak eman dituzten pauso guztiak jarraitzen ditu".

Donostiako erdigunetik lur-azpian joango den zatiari dagokionez, Oregi sailburuak esan du Jaurlaritzak 2020. urtea duela buruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak Donostia Topoa gaur