Gizartea -
Asviamie elkartea
EAEko lau udalek bakarrik egin dituzte amiantoaren inguruko azterketak
Hernanik, Ordiziak, Urretxuk eta Portugaletek soilik egin dituzte amiantoaren mapak “legea zorrotz betetzeko”, Asviamie elkarteak azaldu duenez.
Erredakzioa
Amiantoaren Biktimen Euskadiko Elkarteak (Asviamie) gaur ziurtatu duenez, EAEko lau udalek bakarrik egin dituzte amiantoaren inguruko azterketa sakonak, eta material kantzerigenoaren mapak osatu dituzte ?legea zorrotz betetzeko?.
Asviamiek agiri batean azaldu duenez, Hernani, Ordizia eta Urretxuko (Gipuzkoa) eta Portugaleteko (Bizkaia) udalek soilik egin dituzte azterketak.
Udalerrietako eraikuntzetan oraindik amiantoa duten osagaiak zerrendatzeko Euskadiko udalen informazioa biltzen hasi zen Asviamie iaz. 36 udalek bakarrik erantzun diotela jakitera eman du elkarteak. EAEko biztanleriaren % 48 ordezkatzen dutela erantsi du kolektiboak.
Obrak edo eraispenak
Eraikinak eraitsi edo lanak egin baino lehen amiantoa duten materialak identifikatu behar direla gogorarazi die elkarteak udalei idatzi batean. Amiantoaren errolda bat egiteko udalei laguntzeko eskatu zion Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.
2008az geroztik 152 pertsona hil ditu amiantoak Euskadin, elkarteak azpimarratu duenez. Laneko gaixotasuna izan da kasu guztietan, baina amiantoak ?lanetik kanpo pertsona gehiago? hil dituela ziurtatu du Asviamiek.