Gizartea -

Luizia

AP-1 errepidea itxita egongo da asteburuan Eskoriatzan

Teknikariek mugimenduak atzeman dituzte Eskoriatzako gasolindegitik gertu. Hori dela eta, eta segurtasun neurri modura, errepidea erabat ixtea erabaki dute.

AP-1 itxita Eskoriatza parean
AP-1 itxita Eskoriatza parean
AP-1 itxita Eskoriatza parean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-1 autobidea itxita egongo da asteburu osoan Eskoriatza parean. Lur-jausia izateko arriskua dago eta errepidea bi noranzkoetan ixteko erabakia hartu dute.

Segurtasun sailak eta Gipuzkoako Aldundiak adierazi dutenez, teknikariek mugimenduak atzeman dituzte Eskoriatzako gasolindegitik gertu. Hori dela eta, eta segurtasun neurri modura, errepidea erabat ixtea erabaki dute.

Arratsaldeko lehen orduan, gainera, gasolindegia hustu du Ertzaintzak. Joan den martxoaren 3an luizi bat izan zen inguru horretan (118 kilometro parean) eta errepidea erabat itxi zuten.

Gipuzkoako Aldundiko teknikariak ingurua aztertzen aritu dira eta hainbat kontrol egin dituzte, ingurua egonkortzeko lanak hasi aurretik. Kontrol horiek lurren mugimendua atzeman dute gaur.

Arratsaldeko bostetan itxi dute errepidea eta gutxienez, astelehena bitarte egongo da horrela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Luiziak Debagoiena eskualdea Trafiko-istripua AP-1ean