Gizartea -

Ekintzaile saharrara

Bizitza osorako espetxealdia ezarri dion epaiketa salatu du Aaliak

Ehunka lagunek parte hartu dute, Hassanna Aalia ekintzaile sahararraren estradizioa saihesteko, Bilbon egin den manifestazioan.

Hassanna Aalia ekintzaile sahararra. Argazkia: EFE
Hassana Aliaren ustez, bere epaiketa antzerki hutsa izan zen

2:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hassanna Aalia ekintzaile sahararra Marokora estraditatzeko erabakiaren aurkako protestak areagotu dira azken asteetan Euskadin eta Estatu osoan. Horren harira, hainbat elkarretaratze antolatu dituzte, tartean, larunbat arratsalde honetan bertan, Bilbon.

Hassanna Aaliak 26 urte ditu. 22 urterekin iritsi zen Euskadira ikasketa-beka bati esker. 2013an  Saharara itzultzear zenean, ezagutu zuen Marokoko epaitegi militar batek bizi osoko zigorra ezarri ziola. Hassanak salatu duenez,"bi bider izan naiz kontu beragatik epaitua, epaiketa fartsa izan da, inolako frogarik gabe, eta bigarrenean militarrek zibila epaitu dute, bertan egoteko aukerarik gabe, gainera".

Ehunka lagun batu dira larunbat honetan Bilbon, Hassana Aalia aktibista sahararrari babesa emateko eta Espainiako Barne Ministerioari asilo politikoa eman diezaiola eskatzeko.

Gdeim Izik kanpalekua

Gaztea epaitzeko arrazoiak Gdeim Iziken jazotakoan bilatu behar ditugu. 2010ean 20.000 bat biztanlek Gdeim Izik kanpalekuan bildu ziren, eta 28 egunez sahararren bizi-baldintzen aurkako protestaldia egin zuten. Hassanak dioenez, "sekulako askatasun-haizea bizi izan genuen egun haietan kanpalekuan, ikaragarria izan zen; jendeak aske adierazteko aukera zeukan, eta inork ez zuen hirietara itzuli nahi".

Marokoko Segurtasun Indarreko 3.000 agente baino gehiagok kanpalekua indarrez hustu zuten. Marokok dioenez, 11 polizia eta 3 saharar hil ziren hango borroketan. Ordea, nazioarteko begiraleek zabaldu zutenez, kanpalekuko sahararren artean ehunka atxilotu, torturatu eta hildakoak ere izan zirela.

Gainera, Amnesty International eta Human Rights Watchek Hassanna eta beste 25 kideren aurkako epaiketa militarretan bermerik izan ez zirela salatu zuten: asmatutako agiriak, frogarik eza eta torturaz lortutako salaketak, besteak beste.

Aaliaren defentsa

Espainian errefuxiatu politiko bilakatzeko tramiteak egin ditu gazte sahararrak, baina Barne Ministerioak uko egin dio asiloa emateari, Marokon 17 urte zituenetik hainbat bider atxilotu eta torturatua izan zela onartu arren, espetxe-zigorra ezarria daukala argudiatuta. Gauzak horrela, Hassanaren abokatuak Audientzia Nazionalera jo du estradiziora daramaten tramiteak eteteko.

Hassannak fedea dauka oraindik haren herriaren askatasunean: "erresistentzia, borrokari eusteko prest dagoen herria dagoen bitartean, badut itxaropena iritsiko garela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea