Gizartea -

Senpere

Aurtengo Herri Urratsen bildutakoa, Ziburuko ikastola berriarentzat

Kaskarotenearentzat ikastola berria egiteko erabakia hartu du Seaskak, eta horretarako laguntza ekonomikoa jasotzeko kanpaina abiatuko du.

Kaskarotenea ikastola. Argazkia: EiTB
Kaskarotenea ikastola.
Herri Urrats 2015, maiatzaren 10ean: dirua, Ziburuko ikastolarentzat

02:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo Herri Urratsen bildutako dirua Ziburuko ikastola berria eraikitzeko erabiliko dela iragarri dute gaur.

Izan ere, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak Kaskarotenearentzat ikastola berria eraikitzeko erabakia hartu du.

Horretarako, 300.000 euro balio duen lur eremu bat erosiko dute, eta ahalik eta laguntza ekonomiko handiena jasotzeko kanpaina abiatuko dute.

Gogorarazi behar dira ikasturte hasieratik Ziburuko ikastolak izan dituen oztopoak. Guy Poulou herriko auzapezak argindarra kendu zion ikastolari, elektrizitate guztia eskolak behar zuela argudiatuta, eta, gainera, isuna ordaintzen du egunero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herri Urrats Iparraldea argazkiak