Gizartea -

Lapurdi

Euskara ez da ofiziala izango Uztaritzen

Paueko Auzitegiak atzera bota du euskara hizkuntza ofizial izendatzeko Udalak hartu zuen erabakia.

Uztaritzeko udaletxea. Argazkia: EiTB
Uztaritzeko udaletxea.
Uztaritzeko udaletxea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez da ezustekorik gertatu, eta Paueko Auzitegiak atzera bota du euskara hizkuntza ofizial izendatzeko Uztaritzeko Udalak hartu zuen erabakia.

Euskara ofizial izendatuz, Udalak frantsesa baztertzen zuela argudiatu zuten epaiketan, erabakiaren kontra.

Uztaritzeko Udalak, aldiz, argudiatu zuen egunero praktikan egiten ari direna ofizial bihurtu nahi izan zutela. Paueko Auzitegiak, ordea, ez du onartu euskararen ofizialtasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea argazkiak