Gizartea -
Ebola
Romerok gezurra esan zuela onartu eta medikuarekin akordioa lortu du
Romerok onartu du ez ziola medikuari jakinarazi ebola gaitzak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egon zenik.
Erredakzioa
Teresa Romero ebolak kutsatuta larri egon zen erizain laguntzaileak eta bere familia-medikuak akordioa lortu dute gaur, Alcorcongo epaitegian. Aurretik, Romerok onartu du ez ziola medikuari jakinarazi ebola gaitzak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egon zenik.
Romerok gaixotasunaren lehen zantzuak atzeman eta osasun-zentrora joan zenean, urriaren 2an, bertan artatu zuen sendagileak kereila jarri zuen Romeroren kontra, "irainak eta gezurrak" esatea egotzita; medikuaren arabera, Romerok ez zion jakinarazi ebola gaitzak kutsatutako gaixoekin kontaktuan egon zela.
Gainera, ez omen zion esan 38,7 graduko sukarra izan zuenik, Romeroren abokatuak azaroaren 25ean zabaldu zuen komunikatuan baieztatu bezala.
Teresa Romerok eta bere abokatuak kontziliazio-saioa egin dute gaur Alcorcongo Auzitegian.
Aretotik atera direnean, Teresa Romerok medikuarekin sinatutako hitzarmena irakurri du kazetarien aurrean. Horretan, sukar muga ez zuela gainditu onartzen du Romerok. Ebola zuten gaixoekin kontakturik izan zuela ez zion medikuari jakinarazi, erizainak onartu duenez.