Gizartea -

Ostegunean hil zen Andeetan

Fernando Osa euskal mendizalearen gorpua etxerako bidean da dagoeneko

Paco Vicario eta David Serra Osaren kideak laguntzen ari dira hilotzaren aberriratzea arintzeko. Autopsiak berretsi egin du biriketako edemak jota hil zela Osa.

Fernando Osa mendigoizale donostiarraren gorpua etxera bidean da

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Osa Andeetako Mendilerroan hildako mendizale donostiarraren hilotza etxerako bidean da jada, eta aberriratzea egiteko izapideak abiarazi dituzte, behin autopsia bukatu dutenean.

Paco Vicario eta David Serra Osaren kideak laguntzen ari dira, Osaren gorpua ahalik eta arinen etxera hel dadin.

Horrela, euskal mendizalearen gorpuzkiak Cordobara bidaliko dituzte, handik Buenos Airesera eta, azkenik, Argentinako hiriburutik Euskal Herrira.

Gaur goizean bertan euskal mendizalea biriketako edemak jota hil zela berretsi egin du Argentinan gorpuari egindako autopsiak, Poliziako iturriek Eferi jakinarazi diotenez.

Biriketako edemaren (mendiko gaitza ere deitutakoa) eraginez, gehiegizko likidoa pilatzen da biriketan eta eskalatzaileek izan ohi duten gaixotasuna da, altuerara gaizki egokitzeak eta presio atmosferiko baxuak sortutakoa.

Auzitegiko medikuek egindako azterketa (larunbatean hasi eta igande goizaldean bukatuta), Fiambalako ospitalean egin dute, alegia, Catamarca probintziako sartaldean, Txileko mugatik gertu.

"Erreskatatu ahal izan genuen"

Lauro Gutierrez Osaren erreskatate-taldeetako baten kideak salatu duenez, mendizalea salbatu ahal izan zuten, denbora gehiago izan balute.

Bart egindako elkarrizketa batean Gutierrezek azaldu duenaren arabera, ?lurralde honetan horren moduko erreskateak egiten dituztenek bizkor ibili eta talde egokia osatu behar dute, pertsona hori bizirik egingo baitzen, igandean, astelehenean edo asteartean abisua jaso izan bagenu. Guk zazpi ordu behar izan genituen hara heltzeko, hainbat ibilgailuren bidez (abenduaren 31an jaso zuten abisua, 16:00etan)?.

Gainera, azaldu du erreskatea egiteko gaitasuna dutela, ez dutela denborarik behar girora moldatzeko, ?itsas mailatik 3.300 metrora bizi gara eta uste dut edonolako erreskatea egiteko gaitasuna dugula, deitzen digutenean?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea