Gizartea -

Ezbeharra

Hilotz bat aurkitu dute Gazteluko leizean

Foruzaingoak uste du 2008an galdu zen Legasako gaztea izan daitekeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilotz bat agertu da Gazteluko leizean, Malerreka bailaran (Nafarroa), eta Foruzaingoa kasua ikertzen ari da. Espainiako Gerra Zibilean fusilatutako pertsonen aztarnak bilatzen ari zen espeleologo taldek bat aurkitu du gorputza.

2008an Legasan galdu zen Iñaki Indart Ariztegi gaztea izan daitekeela uste dute. Hori da hipotesi nagusia, hildakoaren arropatan aurkitutako dokumentazio kontuan hartuta.

Nolanahi ere, Foruzaingoa hildakoa nor den eta heriotzaren zergatiak aztertzen ari da.

Bestalde, kasuko epaileak sumarioa sekretupean izatea erabaki du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa