Gizartea -

Neptuno operazioa

'Jimmy'ren ustezko hiltzailea atxilotu dute Valentzian

Horrela, Frente Atleticoko eta Riazor Blueseko kideen arteko istiluengatik beste bi lagun atxilotu dituzte. Dagoeneko 84 pertsona atxilotu dituzte Neptuno Operazioan.

Neptuno operazioan atxilotutako bi lagun. Artxiboko irudia: EFE
Neptuno operazioan atxilotutako bi lagun. Artxiboko irudia: EFE
Neptuno operazioan atxilotutako bi lagun. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frente Atleticoko eta Riazor Blueseko kideen arteko istiluengatik beste bi lagun atxilotu dituzte Valentzian. Borrokan Francisco Jose Romero Taboada Jimmy hil zuten.

Atxilotuetako bat Deportivoko jarraitzailearen ustezko hiltzailea da, Poliziako Iturriek Europa Press albiste-agentziari jakitera eman diotenez.

Beste atxilotuari borrokan parte-hartzea egotzi diote. Valentziako eta Madrilgo polizien elkarlanak atxiloketa posible egin du.

Operazioak zabalik jarraitzen du eta ustezko hiltzailearen etxea miatu dute arratsaldean, Valentzian. Ondoren, atxilotua Madrilera eramango dute epailearen esku uzteko. Frente Atleticoren Levante sekzioko kideak dira bi atxilotuak. Dagoeneko 84 pertsona atxilotu dituzte Neptuno Operazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea