Gizartea -
Pobrezia Euskadin
Ehunka lagunek parte hartu dute pobreziaren kontrako martxan,Donostian
Txirotasunak 127.000 laguni eragiten die Euskadin eta 250.000 familia daude gizarte-bazterkerian erortzeko arriskuan.
Erredakzioa
Ehunka lagunek parte hartu, gaur, Donostian, egin den pobreziaren kontrako martxan. Rosa Garcia Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako bozeramaileak adierazi duenez, txirotasunak 127.000 laguni eragiten die Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).
Manifestazioa hasi aurretik kazetariei aurrean egindako adierazpenetan, bankuek "hainbat jende etxetik botatzea" zein negozio eta enpresa txiki eta ertain ugari ixtea eragin dutela salatu, eta Euskadin 250.000 familia bazterkerian erortzeko arriskuan daudela azpimarratu du.
Neguan beren fakturak ordaindu ezin dituztenei "moratoria" emateko eskatu du Rosa Garciak. Gainera, adierazi duenez, EAEn 50.000 lagun daude etxebizitza sozial baten eske, baina gisa horretako 15.000 etxebizitza bakarrik daude.
Bestalde, zerga-politika "justuagoa" izatearen,"aberastasuna banatzearen eta iruzurraren aurka borrokatzearen alde mintzatu da; izan ere, "posible da pobrezia eta desberdintasunak deuseztatzea".
Adierazpen horien ondotik, 12:30ak aldera, hasi da manifestazioa Donostiako Boulevardetik "Pobreziari eta desberdintasunei Stop" lelopean.
Manifestazioa Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop taldeek deitu dute, baina EH Bildu, Podemos eta Equo alderdi politikoek eta ELA edota CNT sindikatuek beren babesa eskaini diote.