Gizartea -
Atletico Madril-Deportivo
Riazor Blues taldeko 18 lagun atxilotuta, Madrilgo borrokarengatik
Neptuno operazioa deiturikoaren bigarren fasea da honakoa. Horrenbestez, guztira 59 pertsona atxilotu dituzte jada, Madrileko liskarrarekin eta hilketarekin lotuta.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Riazor Blues taldeko 18 lagun atxilotu ditu Coruñan, Neptuno operazioaren bigarren fasearen baitan, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.
Atxiloketa guztiak Coruñan egin dituzte, eta atxilotu guztiei azaroaren 30ean, Madrilen, Riazor Blues eta Frente Atletico taldeen arteko borrokan parte hartzea leporatzen diete. Liskar horietan, Francisco Javier Romero "Jimmy" Coruñako Deportivo futbol taldeko jarraitzailea hil zuten.
Ikerketaren iturriek azaldu dutenez, polizia-operazioa zabalik dago eta atxiloketa gehiago egon daitezke datozen orduetan.
Bigarren fase honetan, Poliziak Riazor Blues taldeko kideak atxilotzea du helburu; izan ere, Poliziak Madrilgo borrokaren erantzuleetako bat izatea egotzi die. Aurrez, Neptuno Operazioaren lehen fasean, Poliziak 41 pertsona atxilotu zituen.
Polizia-operazioa gauzatzeko, polizia-agente batzuk Madrildik Galiziara joan ziren, guztia elkarlanean prestatu eta atxiloketak egiteko.