Gizartea -
Osasun Saila
Emakumeen aurkako indarkeria 836 kasu artatu ditu Osakidetzak 2014an
Osakidetzarentzako emakumeen aurkako indarkeria “lehentasun” bat dela azaldu du Jon Darpon Osasun sailburuak, “osasun publikoaren arazo larri eta gaitz sozial bat delako”.
Erredakzioa
Emakumeen aurkako indarkeria 836 kasu antzeman eta artatu ditu Osakidetzak 2014an, lehen arretan zein larrialdietan.
Emakumeen aurkako indarkeria bezalako “arazo gutxi” daudela azaldu du Jon Darpon Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko batzordean. Horregatik, osasun-langileek 80.000 hezkuntza ordu jaso dituzte.
Zentzu horretan, Osakidetzarentzako eta Sailarentzako emakumeen aurkako indarkeria “lehentasun” bat dela azaldu du Darponek, “osasun publikoaren arazo larri eta gaitz sozial bat delako”, Osasunaren Munduko Erakundeak onartu bezala.
Gora egin du
Antonio Arraiza Osasun Arretako zuzendariak azaldu duenez, emakumeen aurkako indarkeria 823 kasu antzeman eta artatu zituzten iaz, horietako 414 lehen arretan eta 409 ospitaleetako larrialdietan.
2014an (abenduaren 15era arte) kasuek gora egin dute: 836. 380 kasu lehen arretak antzeman ditu eta 456 larrialdi zerbitzuek.
Murrizketek biktimen arretan eraginik izan ez duela defendatu du Darponek batzordean. Horrela, hezkuntza orduek gora egin dutela nabarmendu du sailburuak.