Gizartea -

31n bukatuko da epea

Material faltak antenen egokipena atzeratuko du, instalatzaileen ustez

Telekomunikazio Instalatzaileen Elkarte Bizkaitarrak salatu duenez, ezinbestekoa den materialen gabezia “atzerapen larriak” sortzen ari da, "arazo sozial” bihurtuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AVITEL Telekomunikazio Instalatzaileen Elkarte Bizkaitarrak egindako salaketaren arabera, “ezinbesteko diren materialen gabezia atzerapen larri eta konponezinak sortzen ari da antenak egokitzeko”.

Instalatzaileak batzen dituen elkarteak zabaldutako ohar batean salatu duenez, “Dibidendu Digitala dela-eta (frekuentziak berrordenatzeko prozesua) antena kolektiboak egokitzeko prozesuan izaten ari diren atzerapenak zailtasun teknikoak arazo sozial bihurtzen ari dira”.

Elkartearen hitzetan, “eskaera asetzeko ezinbestekoak diren osagaiak” dira, eta material gabezia “Gobernuaren erabateko aurreikuspen faltaren ondorio da, prozesua bukatzeko hiru hilabete baino ez dituelako eman, materiala ekoitzi eta instalatzeko, eta horrek ekarri du ekoizleek eskaeraren adinako ekoizpena egiteko gaitasunik ez izatea”.

Oharraren arabera, instalatzaileek ahalegina egin dute, langile gehiago kontratatuz, antenak egokitzeko araua indarrean sartu aurretik, “baina instalatzaileen ahalegin eta aurreikuspen horrek ez du saihetsiko material faltagatik instalazioen % 50 egokitu barik geratzea epea amaitzen denean”, abenduaren 31n.

“Hori dela eta, AVITELek sektoreko eragilerik nagusiek (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseilua, FORTA, UTECA, ABERTIS TELECOM eta FENITEL) Gobernuari egindako eskaera ofizialarekin bat egin du, emisioak 2015eko lehen hiruhilekoan mantentzeko”, industriak egoerari aurre egin eta instalatzaileek antenak egokitzeko denbora nahikoa izan dezaten.

Hilabete bukaeran emisioak eteten baldin badituzte, AVITELen esanetan, “milaka herritarrek telebista-kate asko ikusteari utziko diete eta, horrela, informazioa jasotzeko eskubidea urratuko zaie”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telebista publikoa Telebista