Gizartea -

Noos auzia

Erregearen Etxea: 'Botere judizialaren erabakiak errespetatzen ditugu’

Bestalde, fiskalaren jarrerarekin harrituta azaldu da Anasagasti; izan ere, Cristina infantaren “abokatu” bezala ekiten ari da. Fiskaltzaren independentzia zalantzan jarri dute ERC, C’s eta CUPek.

Iñaki Urdangarin. Artxiboko irudia: EiTB
Iñaki Urdangarin. Artxiboko irudia: EiTB
Iñaki Urdangarin. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere judizialaren independentzia errespetatzen duela errepikatu du gaur Erregearen Etxeak. Azken hilabeteetan, Noos auziaren instrukzioan, azaldutako jarrera errepikatu du erakundeak, fiskalak Jose Castro epaileari Cristina infanta errugabetzat jotzea eskatu eta gero.

“Botere judizialaren erabakienganako errespetua”, adierazi du Erregearen Etxeko bozeramaile batek Veracuzen (Mexiko). Espainiako erregea XXIV. Goi-bilera Iberoamerikarrean parte hartzen ari da.

Bestalde, Pedro Horrach fiskalaren jarrerarekin harrituta azaldu da Iñaki Anasagasti EAJko senataria; izan ere, Cristina infantaren “abokatu” bezala ekiten ari da. Iñaki Urdangarin espetxeratuko dutela iragarri du Anasagastik, baina “ate birakari batekin”.

Una monarquia ejemplar liburuaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak. Fiskal bat infantaren “abokatu defendatzaile” gisa aritzeak harritzen duela azaldu du senatari jeltzaleak.

ERC, C's eta CUPek Fiskaltzaren independentzia zalantzan jarri dute

Gainera, ERCk, C'sk eta CUPek Fiskaltzaren independentzia zalantzan jarri dute. Sistema judizialak erabaki independente bat hartzea espero du Pere Aragones ERCko parlamentariak, baina dagoeneko Fiskaltzan sinesten ez dutela gaineratu du.

Pedro Horrach fiskalaren jarrera deitoratu du Carina Mejias C’seko bozeramaileak, “irizpide politikoak jarraitzen dituelako, judizialak bazterrean utzita”.

“Fiskaltzak Erregearen Etxearen inplikazioa ezkutatu nahi du”, Quim Arrufat CUPeko diputatuak salatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urdangarin auzia