Gizartea -

CIS-en inkesta

Inoizko handiena da ustelkeriaren inguruan gizarteak duen kezka

Azaroaren 4tik 12 egin zuten CIS galdeketa, hau da, Punica Operazioaren ostean eta Monagoren bidaien eskandaluaren berri izan eta gero.

Francisco Granados atxilotu eta egun gutxira egin zuten CIS inkesta. EFE
Francisco Granados
Francisco Granados atxilotu eta egun gutxira egin zuten CIS inkesta. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar Estatuko biztanleen kezka iturri nagusiak langabezia izaten jarraitzen du (galdetutakoen % 77k aipatu dute), baina ustelkeriaren gaineko kezka inoizko handiena da, itaundu dituzten herritarren % 63,9k nabarmendu baitute.

Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS, gazteleraz) azaroaren 4tik 12ra egin zuen galdeketa, Punica operazioa, Monagoren bidaien eskandalua eta Matasi eskainitako hirugarren gradua ezagutu ondotik.

Ustelkeriaren gaineko kezka nabarmen hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta ( % 42,7) eta 2013ko martxoan erdietsitako maximoa ( % 44,5) hutsaren pareko utzi du.

Gai honek 90ko hamarkadan eragiten zuen ardura mailaren halako hiru da gaur egun. Felipe Gonzalez gobernuburu zela, Roldan eta Rubio auziak izan ziren, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustelkeria politikoa gaur Ustelkeriaren mapa