Gizartea -

Zaborra

EAJk helegitea jarri du Zestoako zabortegiko egitasmoaren kontra

Osinbeltzeko harrobian eraiki nahi duten zabortegi berriaren proiektua "lege iruzurra" dela uste du.

Osinbeltzeko harrobia. Argazkia: EiTB
Osinbeltzeko harrobia.
Osinbeltzeko harrobia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk helegitea jarri du Gipuzkoako Aldundiak proposatutako hondakinen azpiegituren egitasmoaren kontra, Zestoako Osinbeltz harrobian zabortegi berri bat eraikitzea aurreikusten duen proiektuaren kontra, "lege iruzurra" dela iritzita.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai jeltzaleak prentsa ohar batean azaldu duenez, egitasmo horrek zabortegia eraikitzea eta "Zubietako eremua ia osorik hartuko duen Tratamendu Mekaniko-biologikorako Planta bat martxan jartzea aurreikusten du", bertan erraustegi bat eraikitzeko aukera, "indarrean dagoen foru arauak dioena", "galaraziz".

Olanok gogora ekarri duenez, "Batzar Nagusiena da zein azpiegitura eraiki behar den erabakitzeko eskumena", eta Aldundiak, "akordioak bilatu eta legea bete beharrean, legea urratzen duten bidezidorrak bilatzen saiatzen da, Aldundian egitasmoa onartuta".

Buruzagi jeltzalearen ustez, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak "indarrean dagoen foru arauaren kontra egin nahi du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Gipuzkoako albisteak Ingurumena azken ordukoa Zestoa albisteak