Gizartea -

Autopsia

Burdinazko haga batekin emandako kolpeen ondorioz hil zen 'Jimmy'

Bestalde, 2001 eta 2013 artean bederatzitan atxilotu omen zuten Deportivoren jarraitzailea, beste ultra batzuekin izandako borrokengatik, besteak beste.

'Jimmy' kolpeen ondorioz hil zen

2:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Atleticoko ultra batek burdinazko haga batekin emandako kolpeen ondorioz hil zen A Coruñako Deportivoko jarraitzailea, autopsian egiaztatu ahal izan dutenez. Biktima galiziarrak burezur-garuneko traumatismoa zuen, eta barea lehertu zioten, ibaira bota aurretik.

Ikerketako iturriek azaldu dutenez, Francisco Javier Romero Taboada Jimmy-ri 2,5 zentimetroko lodiera zuen burdinazko haga batekin jo zioten.

A Coruñako Deportivoko jarraitzailea Madrilgo Ospitaleko zainketa berezien unitatean hil zen, jipoitua izan eta ibaitik, bihotza geldirik zuela, erreskatatu ostean.

Aurrekariak

Bestalde, Europa Pressek polizia iturriak aipatuta jakitera eman duenez, Jimmy bederatzitan atxilotu zuten 2001 eta 2013 artean. Besteak beste, Zaragozako ultrekin izandako borroka batengatik, tratu txarrengatik, droga trafikoagatik eta lapurretengatik atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola azken ordukoa