Gizartea -

Gipuzkoa

Pertsona bat hil da Lazkaon izandako zirkulazio-istripu batean

Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, 09:00ak aldera, autoa errepidetik atera da eta gidaria, ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, bertan hil da.

Lazkao
Lazkao
Hildako bat Lazkaon izandako auto-istripu batean

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da gaur, igandea, G-2120 errepidean izandako auto istripu batean, Lazkao (Gipuzkoa) udalerriaren parean, Beasainerako noranzkoan, autoa errepidetik aterata, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, autoa errepidetik atera da eta gidaria, ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, bertan hil da.

Suhiltzaileak eta osasun-langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin biktimaren bizitza salbatzeko. Errailetako bat berriz zabaldu dute 9:45etarako, baina Ertzaintzak eta Suhiltzaileak lanean dihardute bertan.

Beste bi istripu, Nafarroan

Nafarroan, lau gazte zauritu dira, bi larri, igande goizean jazotako istripu batean. A-10ean gertatu da ezbeharra (Barrankako Autobidean), Arakil parean, goizeko lehen orduan.

Gertakarian, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, ibilgailua errepidetik atera da, 5,2 kilometroan. Iruñerako bidean zegoen ibilgailua.

Bi emakumeak larri eraman dituzte Nafarroako ospitalera.

Murchanten, 58 urteko oinezko bat harrapatua izan da. Pronostiko erreserbatuko lesioak ditu, EFEri Nafarroako Gobernuak esan dionaren arabera.

Ezbeharra arratsaldeko seietan gertatu da, Murchante taldearen futbol zelaiaren parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Lazkao albisteak Trafiko-istripu hilgarriak Goierriko albisteak