Gizartea -
Adingabeei abusuak
Gotzainen Biltzarrak barkamena eskatu du Granadako kasuagatik
‘’Zero tolerantzia’’ren alde egin eta Granadako gotzainaren jarrera defendatu dute.
Erredakzioa
Jose Maria Gil Tamayo Espainiako Gotzainen Biltzarreko idazkari nagusi eta bozeramaileak ''barkamena'' eskatu du gotzain guztien izenean gazte batek aita santuaren aurrean egindako abusuen salaketen aurrean. Gil Tamayok esan du Elizaren barruan ez direla horrelakoak onartu eta ‘’bereziki erdugarria’’ izan behar direla.
Gotzainen Biltzarraren batzarraren ostean prentsaurrekoa eskaini du, bozeramaileak, eta bertan salatutako ‘’ustezko delituen aurrean’’ mina eta gaitzespena agertu du. Hala, Gil Tamayok ‘’zero tolerantzia’’ eskatu du horrelako delituen aurrean, eta Francisco Javier Martinez Granadako gotzainaren jarrera defendatu du. Martinezek kargutik kendu zituen auzian inplikatutako hiru apaizak.