Gizartea -

Urriko datuak

Turismoak % 8,8 gora egin du EAEn, Arabak bultzatuta

Izan ere, Araban % 21,5 bidaiari gehiago hartu dituzte urrian. Gipuzkoak ere hazkunde nabarmena izan du, % 12,4 eta turista kopurua % 2,6 igo da Bizkaian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014ko urrian 229.667 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, iazko hil berean baino 18.511 gehiago, %8,8ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera.

Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: %12,4 Gipuzkoan, %21,5 Araban eta %2,6 Bizkaian.

Gaualdiak, urrian, 437.815 izan ziren, aurreko urtekoan baino 45.446 gehiago (% 11,6). Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %22,  Bizkaian %6,9 eta Gipuzkoan %14,2.

Estatuko bidaiariak %9,6 gehitu dira aurreko urteko urriaren aldean eta atzerrikoak %7,4. Araban atzerritarrak %28,8 gehitu dira eta estatukoak %19,2. Bizkaian estatukoak %4,8 gehitu dira eta atzerritarrak %1,3 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %12,8 gehitu dira eta estatukoak %12,0.

Batez besteko egonaldia, 1,91 egun; aurreko urteko urrian 1,86. Araban batez besteko egonaldia 2013ko urrian bezalaxe, 1,76 egun; Bizkaian 1,85etik 1,92ra; Gipuzkoan 1,91etik 1,94ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostia Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Turismoa Euskadi Donostia 2016 bideoak