Gizartea -

Aldaketa klimatikoa

Gas emisioak murrizteko 'akordio zabala' proposatu du Oregik

Xedea, 2050. urtean ‘zero emisio’ lortzea litzateke, Ana Oregi sailburuaren hitzetan.

Klima aldaketari aurre egiteko 'akordio handi bat' proposatu du Oregik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldaketa klimatikoaren aurka eta CO2ren emisioak murrizte aldera “hitzarmen zabala” adostea proposatu du gaur Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politiken sailburuak.

Jaurlaritzak “energia garbien” aldeko apustua egiten duela azpimarratu du Oregik, eta Espainiako Gobernuari norabide horretan ahaleginak egiteko eskatu dio.

Forum Europaren gosari informatiboan izan da Oregi. Bertan, Jaurlaritzaren helburua urtean 5.000 tona CO2 gutxiago emititzea izango dela adierazi du. Horretarako, EAEko erakunde guztien arteko “hitzarmen zabala” egitearen alde agertu da sailburua.

Xedea 2050. urtean “zero emisio” lortzea litzateke, Oregiren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea