Gizartea -

Uholdeak Frantzian

5 pertsona hil dira, tartean bi ume, Frantzian izandako uholdeetan

Hildakoetako hiru familia bereko kideak ziren: bi haur eta horien ama.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru heldu eta bi haur hil dira Frantzia hegoaldean izandako uholdeetan, agintariek jakinarazi dutenez.

Emakume bat eta haren lau urteko seme bat auto barruan hil dira, urak arrastaka eraman ostean. Antza denez, Cruviers-Lascours eta Saint-Césaire de Gauzignan herriak lotzen dituen zubia igarotzen saiatu da eta urak eraman du ibilgailua. Bigarren haurtxo bat desagertuta zegoen, baina hilik aurkitu dute haren ama eta anaia aurkitu dituzten tokitik gertu.

Erreskate taldeek senarra eta haurren aita sorotsi dute eta laguntza psikologia jasotzen ari da.

50 kilometrora, departamendu berean, gizonezko bat hilik aurkitu dute auto barruan, igarotzen saiatu zen zubitik 150 metrora.

Bestalde, beste gizonezko bat hil da Lozere departamenduan, gidatzen zuen ibilgailua urak eramanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak