Gizartea -
Bizkaia
Bi lagun tiroz zauritu dira Sestaon izandako tiroketa batean
Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, bata sabelean zauritu dute eta bestea esku batean.
Erredakzioa
Bi gizonezko tiroz zauritu dira gaur, igandea, goizaldean Sestaon (Bizkaia), gizon batek egindako tiroketa batean. Tiro egin ondoren, erasotzaileak alde egin du eta Ertzaintza haren bila ari da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
06:00ak aldera zauritu omen dira, Pablo Sorozal kaleko hirugarren zenbakian dagoen Moe tabernaren atarian izandako tiroketan.
Oraindik argitu ez dituzten arrazoiak tarteko, erasotzaileak tiro egin dio neska-lagunarekin batera tabernaren atarian zegoen gizonezko bati. Antza denez, sabelean jaso du tiroa, eta zauri larriak egin dizkio.
Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, bigarren gizonezkoa tiroketa izan den tokitik gertu igaro da, eta eskuan jaso du tiroa.
Ustezko erasotzaileak ihes egin du, eta oraingoz ez dute atxilotzerik lortu.
Zaurituak Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera (Barakaldo) eraman dituzte.