Gizartea -

Ipar euskal herria

Jendetza batu da Ziburun, Kaskarotenea ikastolari babesa emateko

'Ikastolak ez hunki!' lelopean, herriko kaleak zeharkatu dituzte. Amaieran, Paxkal Indo Seaskako presidenteak ikastolentzat lege propioa eskatu du.

Kaskarotenea ikastolaren alde Ziburun egin duten manifestazioa. Argazkia: Igotz Alkorta
Kaskarotenea ikastolaren aldeko manifestazioa
Kaskarotenea ikastolaren alde Ziburun egin duten manifestazioa. Argazkia: Igotz Alkorta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek bat egin dute gaurko Ziburun (Lapurdi) deitutako manifestazioarekin, Kaskarotenea ikastolari babesa emateko. Izan ere, Ziburuko herriko etxeak oraingo kokagunetik bota nahi ditu, eta aste honetan argia moztu die.

Kaskarotenea ikastolaren egoera salatzeko, manifestazioa egin dute gaur, 16:00etan hasita, Ziburun, "Ikastolak ez hunki!" lelopean. Manifestazioa herriko plazan hasi eta ikastolan amaitu da.

Manifestariek jai-giroan egin dute ibilbidea, joaldun eta txalapartarien laguntzarekin, baina aldarrikapenerako tarterik ere izan da, eta ikastolak egun duen egoera larria salatu dute. Gainera, Ipar Euskal Herrian ere euskaraz ikasteko eskubidea aitortu behar dela aldarrikatu dute.

Manifestazioaren amaieran, Paxkal Indo Seaskako presidentea bertaratutakoei zuzendu zaie. Seaska "inoren kontra barik euskararen alde" ari dela azpimarratu du Indok, eta, legearen babesa izateko, lege propioa eskatu du ikastolentzat, beste behin.

Halaber, Ziburuko auzapezari ere mezua bidali dio, eta marra gorri gehiago ez igarotzeko eskatu dio. Ikastolak irtenbideak proposatzen jarraituko du, Paxkal Indoren esanetan, baina nekez aurkituko dute irtenbidea, auzapezak jarrera aldatu ezean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak