Gizartea -

Ziburu

Ordubeteko itzalaldia Seaskako ikastoletan, Kaskarotenearen alde

11:00etatik 12:00etara Ipar Euskal Herriko ikastoletan argindarra kenduko dute, Ziburuko alkateak Kaskaroteneari argindarra kendu izanaren kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seaskako ikastolek, Ipar Euskal Herrikoek, argindarra kendu dute 11:00etan, eta horrela egongo dira ordubetez, Ziburuko Kaskarotenea ikastolari elkartasuna adierazteko.

Guy Pouloy Ziburuko alkateak erabaki zuen Kaskaroteneari argindarra kentzea, eskola publikoko eremuko argindar guztia eskolak behar duela argudiatuta.

Gaurko protesta bihar Ziburun, 16:00etatik aurrera, egingo den manifestazioaren aurrekaria izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea