Gizartea -
Lan gatazka
Osakidetzaren zerbitzu minimoak lanuzteetan
Hemen jaso dugu zeintzuk izango diren zerbitzu minimoak azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo dituzten lanuzteetarako.
Erredakzioa
Osakidetzako sindikatuek lanuzteak deitu dituzte azaroaren 6rako, 13rako, 20rako eta 27rako, eta greba orokorra abenduaren 4rako, galdutako lanpostuak berreskura daitezela exijitzeko eta Jaurlaritzak egingo duen Lan Eskaintza Publikoaren kontra.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak zerbitzu minimo hauek ezarri ditu txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteetarako (11:00etatik 15:00etara eta 15:00etatik 19:00etara):
- Ospitaleak: jai egun bateko langile kopuru bera (senda-agiriak eman ahalko dituzte), larrialdi zerbitzuak, sukaldea, janariaren banaketa, eta zerbitzu horiek ahalbidetzeko gutxieneko garbiketa. Dialisi prozedurak eta tratamendu onkologikoak bere horretan utziko dituzte.
- Lehen mailako arreta: Larunbatetako zerbitzu guztiak eta ordutegia, greba eguneko langileekin.
- Larrialdi zerbitzuak eta Etengabeko Arreta Gunea: % 100.
- Call Center: ohiko langile kopuruaren erdia.