Gizartea -

Konfederazio Hidrografikoa

Esako urtegiaren segurtasuna bermatu du CHEk

Esako eta Zangozako bizilagunek, ostera, urtegia handitzeko lanak gelditzeko eskatu dute; izan ere, asteartean irristatze berri bat izan zen eskuineko mendi-mazelan.

Esako presa. Artxiboko irudia: EiTB
Esako presa. Artxiboko irudia: EiTB
Esako presa. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esako (Nafarroa) urtegiko segurtasun bermeak mantentzen direla ziurtatu du gaur Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE). Uharka handitzeko lanak egiten ari dira bertan. Era berean, eskuineko mendi-mazelaren egonkortasuna bermatu du CHEk. Hegalaren mugimenduak “hautemanezinak dira neurketa tresnentzat”, erantsi duenez.

CHEk agiri batean azaldu duenez, hegalaren beste zonalde batean sortutako egoerak ez die Esako presaren egonkortasunari eta lanen segurtasunari eragingo. Ezponda bat eraitsi egin dela onartu du CHEk, baina lanak arriskuan jartzen ez dituela zehaztu du. 30.000 metro kubikoko lur-saila hartu du irristatzeak.

CHEren ahotan, ezpondaren irristatzeak “ez die obraren segurtasunari, presari edo eskuineko mendi-mazelaren egonkortasunari eragingo”. Hala ere, zonaldea saneatuko dutela iragarri du CHEk.

Esako eta Zangozako bizilagunak

Bestalde, Esako eta Zangozako bizilagunek presa handitzeko lanak gelditzeko eskatu dute gaur; izan ere, asteartean irristatze berri bat izan zen eskuineko mendi-mazelan.

Esa+Ez plataformako kideek prentsaurrekoan, Zangozan, jakitera eman dutenez, luizia bertatik bertara egiaztatu dute eta urtegiko eskuineko mendi-mazelaren azpialdean dago.

Horrela, urtegia handitzeko lanak bertan behera uzteko eskatu du Iker Aramendia plataformako kideak. “Egitasmoa berriz pentsatzeko zer gertatu behar den ez dakigu”, deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Esako urtegia albisteak