Gizartea -

Zuloa AHT-ren lanetan

AHTren lanak behin betiko gelditzeko eskatu du Garitanok

Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Tolosaldeko alkateek eta Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak AHTren obretan izan dira, urriaren 7an izandako hondoratzea ikusteko.

Martin Garitano, Tolosaldeko alkateak eta Jaurlaritzako Garraio sailburuordea.
Martin Garitano, Tolosaldeko alkateak eta Jaurlaritzako Garraio sailburuordea.
Garraio sailburuordeak Hernialden zuloaz azalpenak eman alkateei

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Abiadura Handiko Trenaren obrak “behin betiko gelditzeko” eskatu du.

Martin Garitanok eta Tolosaldeko alkateak joan den urriaren 7an AHTko lanetan izan zen hondoratzearen ondorioak ikusten izan dira eta Antonio Aiz Garraio sailburuordearen azalpenak jaso dituzte.

Garitanok adierazi duenez, “Gipuzkoako herrien % 41ean eragiten dute azpiegitura horren lanek”. “Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako herritarrek beharrizan ugari dituzten krisi garai honetan, sekulako dirutza xahutzen ari dira, gure ustez zentzurik ez duen tren batean”, erantsi du.

Según ha informado la Diputación de Guipuzkoa, tras la visita, Garitano ha explicado a los periodistas que "el 41 % de los municipios de Gipuzkoa están afectados por las obras" de esta infraestructura, un tren que, en su opinión, "viene de ningún sitio y va a ninguna parte".

Jaurlaritzak emandako azalpenen harira, Garitanok esan du ezbeharraren “xehetasun teknikoetan” oinarritu direla eta berak ez diola eztabaida horri helduko, AHTren aurkako jarrera politikoa duelako.

Jaurlaritzaren azalpenak

Bestalde, Jaurlaritzak jakinarazi du ezbeharra gertatu zen tunela bisitatzeko gonbidapena luzatu diela Antonio Aiz Garraio sailburuordeak Martin Garitanori eta Tolosaldeko alkateei, baina hauek aukera hori baztertu egin dutela.

“Alkateek egindako galdera guztiak erantzun ditu Aizek, baina honek esan die, bere ustez, egokiena bilera bat egitea litzatekeela, eta ez bisita inprobisatu bat egitea, argazki bat lortzeko”, azaldu du Jaurlaritzak ohar batean.

Gauzak horrela, Ibai Iriarte Tolosako alkateak esan du zalantza guztiak txosten batean bildu eta idatziz Eusko Trenbide Sarera eta Eusko Jaurlaritzara igorriko dituela.

Aizek, berriz, konpromisoa hartu du auzokideen nahiz alkateen galderak idatziz erantzuteko eta lur desjabetzeen inguruko erreklamazioak Sustapen Ministeriori eta Ogasunari helarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea