Gizartea -

Ebola Madrilen

Teresa Romeroren senarrak eta gainerako pazienteek alta jaso dute

Javier Limonek agerraldia egingo du gaur arratsaldean. "Ondo" dagoela esan die kazetariei eta, bere emaztea ere, "oso ondo" dagoela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Limon, Teresa Romero erizain laguntzailearen senarrak alta jaso du gaur goizean eta, berehala, Carlos III. Ospitaletik atera da, ebola ez duela baieztatu ondoren. Romerorekin kontaktua izateagatik ospitaleratu zituzten gainontzeko pazienteek ere alta jaso dute dagoeneko.

Limon bere abokatuaren ibilgailuan atera da Carlos III. Ospitaletik eta, kotxetik, kazetariei “ondo” dagoela esan die. Gaur arratsaldean agerraldia egingo du Limonek eta, ondoren, etxera joango da, atseden hartzera. Bere emaztea “oso ondo” dagoela azpimarratu du Javier Limonek.

Egunean  zehar, Romerorekin kontaktua izateagatik ospitaleratu zituzten 11 pertsonek ere alta jaso dute dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola berriak