Gizartea -

Euskara

Jaularitzak ertzainen % 43,7 euskaldundu nahi ditu

Segurtasun Sailaren planaren helburua da 2017rako 3.502 ertzainek izatea euskaraz komunikatzeko gaitasuna.

Ertzaintza. Artxiboko irudia
Ertzaintza.
Ertzaintza. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ertzainen % 43,7 euskaraz komunikatzeko gai izatea nahi du 2017rako, eta horretarako euskara ikasteko liberazio orduak bikoiztu egingo ditu. Helburua betez gero, 2017an 3.502 ertzain izango dira euskaraz hitzegiteko gai, egun baino 500 gehiago.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak arratsalde honetan aurkeztu du Ertzaintzaren euskararen erabilerarako 2014-2017 plana.

 

 

Ertzaintzak 8.000 agente ditu; 3.006k hizkuntza-perfila dute, baina horietatik 156k baino ez dute EGA titulua.

Beltran de Herediak onartu du Ertzaintzaren euskalduntze prozesua “astiroago” egiten ari direla, beste administrazio publiko batzuekin alderatuta. Azken hamarkadetan lehentasuna ETAren aurkako borroka izan dela esanez argudiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza