Gizartea -

Nafarroa

Barcina: 'Euskararen Legearen erreformari kutsu politikoa dario'

PSNren kontrako hitz gogorrak izan ditu Nafarroako presidenteak. Barcinaren hitzetan, "28 urtez ondo funtzionatu" du Euskararen Legeak.

PSN gogor kritikatu du Yolanda Barcinak. EiTB
Yolanda Barcina
Euskararen legeari buruz duen iritzia eskatu dio Barcinak Chiviteri

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haserre mintzatu da gaur Yolanda Barcina Nafarroako presidentea Euskararen Legea erreformatzeko legez besteko proposamena aurkeztu eta biharamunean. Izquierda-Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik atzokoan erregistratutako proposamenari esker, eremu ez euskalduneko ikasleek euskaraz ikasi ahalko dute. Erreformari kutsu politikoa dariola uste du Barcinak: "Euskal abertzaleen helburu politikoak daude erreformaren atzean”, salatu du.

"Nafarroaren errealitate instituzionala aldatzeko helburu politikoa dago erreforma honen atzean, euskal abertzaleen helburu politikoak alegia", esan du.

Barcinaren hitzetan, alderdi abertzaleek "euskara hitz egiten ez den lekuetara eramateko" eginahalak egin dituzte, eta Euskararen Legea aldatzeak "eskari artifizialak" sortuko dituela kritikatu du.

Erreformak eragingo lituzkeen "kostu handiak" nabarmendu ditu Nafarroako presidenteak, eta Legeak 28 urtez "ondo funtzionatu" duela defendatu du.

PSNren kontra aritu da gogorren Barcina. Horren hitzetan, "harrigarria" da sozialistek "abertzaleekin bat egin izana, eta, horri esker, Bildu bere helburua bete dela ospatzen ibiltzea". "Euskararen Legea aldatzea ez zegoen PSNren hauteskunde programan", salatu du UPNko buruak.

Barcinaren ustez, Euskararen Legea "Estatu legea da, eta erkidego eredu hau defendatzen dugunon adostasun zabala behar du". Hori dela eta, bere jarrera berraztertzeko deia egin dio Maria Chivite PSNko zerrendaburuari: "Esan dezala zein den bere jarrera Lege honen inguruan", gaineratu du Barcinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Albisteak Barcina