Gizartea -
Ebola
Teresa Romerok negatibo eman du ebolaren frogan
24 edo 48 ordura bigarren froga bat egingo diote gaixotasuna gainditu duela baieztatzeko.
Erredakzioa
Teresa Romerori egindako ebolaren lehen frogaren emaitzaren arabera, erizain laguntzailearen odolean ez dago birusaren aztarnarik, igande arratsaldean ebola gaixotasuna kudeatzeko Espainiako Gobernuak sortutako batzorde bereziak baieztatu duenez.
Ebolaren lehen frogan negatibo eman du, eta 24 edo 48 ordura bigarren froga egingo diote gaixotasuna gainditu duela baieztatzeko.
Bestalde, Ebolaren batzorde bereziak kaleratutako ohar horretan Carlos III.a ospitalean zaintzapean dauden beste bi pertsonaren berri ere eman du.
Berriki Nigeriatik itzulia zen pertsonak negatibo eman du ebolaren bigarren frogan eta senda-agiria eman diote. Bigarren pertsona erizaina da, eta bigarren frogan negatibo eman badu ere, Carlos III.a ospitalean jarraitzen du.